2017/08 Hazparne – Azpeitia

ELGAR EZAGUTU, ERRESPETATU, ABERASTU

ELGARREKIN ERAIKITZEKO.

 

AURTEN HAZPARNE eta Azpeitia herrien arteko senidetzearen 30. urtemuga ospatzen dugu. Definizioak dio senidetze bat trukatze soziokulturaletan gauzatzen den bi herri ezberdinen herrien arteko harreman bat dela.

Guretzat, Herritarrekin hautetsientzat, bi herri ezberdinen arteko harreman hori adiskide elkartzeaz baino haratago doa. Hazparne eta Azpeitia herrien arteko senidetze hau tresna garrantzitsu bat da arlo ezberdinetan ditugun ezagutzak, esperientziak eta gaitasunak trukatzeko (kulturan, ekonomian, kiroletan, laborantzan…). Baina, ororen gainetik, Euskal Herriko bi herrien arteko kohesioa sustatzeko aukera bat da; hizkuntza bera, historia amankomuna eta herri baketsu batean duintasunez bizitzeko xedea duten Euskal herriko bi herrien arteko tinkotasuna aldarikatzeko aukera bat da.

Gure senidetzea tokiko aberastasunean oinarritzen da, hala nola bi herriko biztanleen, elkarteen eta hainbat eguneroko aktoreen berezko engaiamenduan.

Gure parekatze hori ahal bezain onuragarria izan dadin, batzen gaituzten lotura naturalak azkartu behar ditugu, gure esperientzia eta problematikak trukatuz, kolaborazioa eta kooperazioa sendotzeko asmoz. Ondorioz, herrietan bertan akzio ezberdinak, ekimenak eta proiektu amankomunak (hizkuntz eta kultura trukaketak, enpresa ikastaroak, komertzio eta ekonomia trukaketak….) bermatzen ahalko dira.

Herriko etxeak biztanleengan engaiatu behar dira, eta hurbilketa prozesuan, identitate amankomunaren indartzean baita lurraldeko ezagupenean ere lagundu. Honen bezalako senidetza batean, intentzio deklarazio bat ez da nahikoa, herriko etxearen engaiamendua benetakoa izan behar da.

Azken urte hauetan, mugatik bi aldetako trukaketak areagotu dira. Hainbat aldaketa gertatu dira, izan politika arloan, edota arlo instituzionalean, Iparraldean Euskal Herriko herri elkargoaren sortzearekin adibidez. Bada garaia denok batera Euskal Herriko erronkei aurre egin diezagun.

Gaur egun, Herritarrekin hautetsien asmoa da bi herrietako biztanleen arteko harremana iraunkortzeko aktiboki lan egitea , gure identitate amankomunean oinarritzen den berezko eraikuntza nazionala baten hasikinak sortzeko asmoz.

Hazparneko Senidetze Komitea bihotzez eskertzen dugu, trukaketa baliosak bizitzeko bideak eskaintzen dizkigulako. Bestalde, Hazpandar guziak kartsuki gomitatzen ditugu uda honetako 2 momentu garrantzitsuetan parte hartzera, Hazparne eta Azpeitiako herritarren elkarguneak izango direlako :

UZTAILAK 25 : BASERRITAR EGUNEAN AZPEITIAN.

I RAIL AK 23 : SENIDETZEAREN EGUNEAN HAZPARNEN.