Elkartearen Karta

Herritarrekin

  • « Herritarrekin » ezkerreko talde dinamika abertzale eta ekologista baten fruitua da.
  • « Herritarrekin »-en helburua Hazparne inguruko galderen lantzea da, elkartasuna eta justizia sozialaren gainean oinarritutako herriko bizi bat garatzeko, euskararen sustapen sostengatuz, gure ekosistema zainduz eta babestuz, eta hiritarren inplikazio aktibo batentzako baldintzak sortuz.
  • « Herritarrekin » kide aktiboz osaturiko elkarte bat da. « Herritarrekin » taldean sartu nahi duenak, bere kabuz bere denbora libretik eskaintzea hautatzen du, eta bere ezagutza eta gaitasunak partikatzea beste kideekin.
  • « Herritarrekin » ez da edozein erlijiori lotua.
  • « Herritarrekin » elkartean ele edo jarrera diskriminatorioak debekatuak dira, izan daitezen sexista, arrazista, homofobo edo iraingarriak.
  • « Herritarrekin » dinamikatik ateratako hautetsiek elkarteko kideekin hertsiki eskuz esku lan egin behar dute.
  • Karta honekin, « Herritarrekin » engaiatzen da :

* bere kideak burututako ekintzetaz erregularki informatzera
* bere konduen gardentasuna segurtatzera

Elkartearen kide bilakatu nahi den bakoitza « Herritarrekin »-en baloreak errespetatzera engaiatzen da.